BAI!



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zaudete? Gaurko post-ean, duela bi aste Artefoto Donostin egindako ezkontzen argazkilaritza masterclass-ari buruz mintzatuko naiz. Ezkontza argazkilaritza hastapenari buruzko ikastaroa egin arren duela 3 urte, zenbait ezaugarri errepasatzeko eta gauza berriak ikasteko beharra sentitzen nuen. Asteburu ezinhobea izan zen profesional eta ikaskide bikainekin.

Larunbatean ezkontza, ezkontza-aurreko eta ezkontza-ondorengo erreportai bat egiteko beharrezko teoria osoa ikasi genuen: tarifak, prozesuak, ezinbesteko argazkiak... eta igandean praktikatu genuen aurreko egunean ikasitako guztia. Hasteko, Anne eta Juan bikotearen prestaketarekin hasi ginen Donostiko "El Marco Blanco" ile-apaindegian. Gero, Cristina Enean edota Tabakalera ondoan argazkiak atera genituen egun eguskitsua dela eta. Bukatzeko, edizio ezaugarriak hobetu nituen.

Lehen esan dudan bezala, asteburu bikaina izan zen teknika zein sormena indartzeko. Hona hemen ateratako argazkiak. Mila esker laguntzaile guztiei!

| Argazkia eta Edizioa: Nuria Córdoba Nuria Córdoba/Arte Diseño & Fotografíarentzako.

| Bikotea: Anne eta Juan.

| Ile-apainketa: Jaio Martinez El MARCO BLANCO Peluquería - Jaio Martinez-en eskutik.

| Makillajea: Odile Laskibar.

| Emaztegaiaren soinekoa eta zapatak: Yolanda Torres.

| Senargaiaren trajea: Julen Neu-ren eskutik.

| Emaztegaiaren lore-sorta eta senargaiaren apaingarria: Josu Salaverria floristas-en eskutik.

| Lore-diadema: Tocados Oh.

| Oier Asok antolatutako EZKONTZEN Masterclass-ean Artefoto formación fotográfica especializada - AFFErentzako eginiko argazkiak.

nuriacordobabodas1 nuriacordobabodas2 nuriacordobabodas3 nuriacordobabodas4 nuriacordobabodas5 nuriacordobabodas6 nuriacordobabodas7 nuriacordobabodas8 nuriacordobabodas9 nuriacordobabodas10 nuriacordobabodas11 nuriacordobabodas12 nuriacordobabodas13 nuriacordobabodas14 nuriacordobabodas15 nuriacordobabodas16 nuriacordobabodas17 nuriacordobabodas18 nuriacordobabodas19 nuriacordobabodas20 nuriacordobabodas21 nuriacordobabodas22 nuriacordobabodas23 nuriacordobabodas24 nuriacordobabodas25 nuriacordobabodas26 nuriacordobabodas27 nuriacordobabodas28 nuriacordobabodas29 nuriacordobabodas30 nuriacordobabodas31 nuriacordobabodas32 nuriacordobabodas33 nuriacordobabodas34 nuriacordobabodas35 nuriacordobabodas36 nuriacordobabodas37 nuriacordobabodas38 nuriacordobabodas39 nuriacordobabodas40 nuriacordobabodas41 nuriacordobabodas42 nuriacordobabodas43 nuriacordobabodas44 nuriacordobabodas45 nuriacordobabodas46 nuriacordobabodas47 nuriacordobabodas48 nuriacordobabodas49 nuriacordobabodas50 nuriacordobabodas51 nuriacordobabodas52 nuriacordobabodas53 nuriacordobabodas54 nuriacordobabodas55 nuriacordobabodas56 nuriacordobabodas57 nuriacordobabodas58 nuriacordobabodas59 nuriacordobabodas60 nuriacordobabodas61 nuriacordobabodas62 nuriacordobabodas63 nuriacordobabodas64 nuriacordobabodas65 nuriacordobabodas66 nuriacordobabodas67 nuriacordobabodas68 nuriacordobabodas69 nuriacordobabodas70 nuriacordobabodas71 nuriacordobabodas72 nuriacordobabodas73 nuriacordobabodas74 nuriacordobabodas75 nuriacordobabodas76 nuriacordobabodas77 nuriacordobabodas78 nuriacordobabodas79 nuriacordobabodas80 nuriacordobabodas81 nuriacordobabodas82 nuriacordobabodas83 nuriacordobabodas84 nuriacordobabodas85 nuriacordobabodas86 nuriacordobabodas87 nuriacordobabodas88

Zer iruditzen zaizkizue? Zuen gustokoak izatea espero dut! Ezkontza argazkilaritza hastapenari buruzko ikastaroa egin nuenean duela 3 urte, ez neukan argi argazkilari gisa lan egiteko ideia. Baina azken urte hauetan, argazkilaritza asko gustatzen zaidala eta zenbat eta gehiago ikasi, askoz gehiago gustokoa dudala konturatu egin naiz. Argazkilari gisa lan egiteko irrikitan nagoela onartzen dut. Ez zait axola 8 orduz lan egin izatea lehen, argazkiak egiterakoan, denataz ahazten naiz eta gozatu egiten dut momentua! :-)

Hurrengora arte!