BOOK ERREPORTAIA DONOSTIAN: NAGORE



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zabiltzate? Zuek aurtengo urtea primeran hasi izana espero dut. Azken aste hauetan, ezin izan dut proiekturik argitaratu lanpetuta egon naizelako; bestalde, hainbat gauza egin behar izan arren, gure denboraz minuturo gozatu behar dugula konturatu egin naiz: familiarekin/lagunekin denbora pasatu, zaletasunen bat praktikatu, kirola egin, bidaiatu...deskantsatu, hain zuzen. Momentutxo hauek, egunero inspirazio gehiago izateko eta motibatutak egoteko onuragarriak dira.

Orain, Nagoreri Donostian eginiko book erreportaiaz mintzatuko naiz. Hura, gabon egunetan egin nuen eta hiriaz asko gozatu genuen. Azken urte honetan, Donostia primeran apaindu zuten gabon argiekin eta Frantziako Pasealekuko merkatuari esker; Alderdi Ederren hasi eta gabon merkatuan amaitu genuen erreportaia. Horretaz gain, arratsalde horretan izandako iluntzea oso lagungarria izan zen argazki bikainak lortu ahal izateko. Bertara joatea gustoko dut argazkiak egiteko eta, argi eder hauei esker, irrikitan egoten naiz! Beste post batean, zein gogoko ditudan iluntzeak kontatu nizuen eta, egia esan, egun horretan ez zen desengainu handia izan, baizik eta bikaina.

Ez det ezer gehiago esateko, hona hemen erreportaian zehar egindako argazkirik onenak. Zuen gustokoak izatea espero dut!

booknagore1 booknagore2 booknagore3 booknagore4 booknagore5 booknagore6 booknagore7 booknagore8 booknagore9 booknagore10 booknagore11

Zer iruditzen zaizue? Batzutan, argazki gutxi batzuk nahikoak dira istorio batek isladatzen gaituen sentimendu guztia kontatzeko: planen bat, egunean zehar dugun edozein momentu...eta zuentzako, zein da zuen momenturik gogokoena?

Hurrengora arte!