BOOK ERREPORTAIA IRUNEN: OLATZ



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zaudete? Aste hauetan zehar ez naiz geldirik egon kantinerei eskaerak eman behar izan dizkiet eta lanpostu berri batean hasi egin naiz. Oso pozik nago gogoko dudan lanpostu bat lortu dudalako eta ikasteko zein hobetzeko aukera izateagatik ere. Duela aste batzuk, argazki bat argitaratu nuen nire Instagram (@cordobanuria) kontuan; bertan, zure zaletasuna/amestutako lanaz gozatzearen garrantziaz mintzatu nintzen, hori bai dela artea! Aukera horiek aprobetxatu behar dira eta ikasteko gogoak zein gomendioak eman dezaketen pertsonak izateak ezinbestekoak dira.

Argazkilaritzaz mintza gaitezen! Gaurko post-ean, Olatz-i (Cuadradaestudio) Irunen eginiko book-ari buruz hitz egingo dizuet. Biok bata besteari egin genituen argazkiak. Erreportaiak egiteko, egun eguzkitsuak gogoko izan arren, egun lainotsuek bere xarma dutela onartu behar dizuet. Eguraldi eguzkitsuetan, batez ere, iluntzean, oso erakargarria iruditzen zait eskaintzen dituen argiak eta itzalak direla eta. Arratsalde horretan, berriz, egun lainotsua izan genuen, egun eguzkitsua bezain interesgarria ere; Irunen hutsik dagoen trenbidez beteriko toki batera joan ginen honen abantaiak aprobetxatzeko eta...MAGIA SORTZEKO! Biok mota honetako leku batean argazkiak egiteko irrikitan geunden eta errepikatuko dugu! Eguraldia pixka bat zapuztu zitzaigun euria dela eta, beraz eszena aldatzea erabaki genuen; kafetegi batera joan ginen eta bertan jarraitu genuen.

Hona hemen, arratsalde lainotsu horretan egindako argazkirik onenak. Zuen gustokoak izatea espero dut!

bookolatz1 bookolatz2 bookolatz3 bookolatz4 bookolatz5 bookolatz6 bookolatz7 bookolatz8 bookolatz9 bookolatz10 bookolatz11 bookolatz12 bookolatz13 bookolatz14 bookolatz15

Zer iruditu zaizkizue? Zuen gustokoak izatea espero dut! Badago tokiren bat gogoko dezutena eta oraindik ez dezute aukerarik izan argazkiak egiteko? Idatz ezazue komentarioetan, agian iritzi berdina daukagu!

Hurrengora arte!