DUBLIN



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zaudete? Ondo egotea espero dut! Oporrak amaitu zitzaizkidan duela aste batzuk eta lanera itzuli behar izan dut baina, atseden egunak asko gozatu ditut. Aurreko postean komentatu nizuen argazkilaritza ikastaroa egiteaz gain, Dublin bisitatzeko aukera izan dut!! Hiria ikaragarri polita da: jendea, janaria, giroa, edozein lekutan norbait aurkitzen nuen gasteleraz hitz egiten, eguraldia...hangoa bai eguraldi eroa, elurra izan ezik, denetarik izan genuen. Euria, ostarteak, lainoak eta, batez ere, haize bolada mordoak kar kar.

Asteburu bikaina izan zen, ostiralean iristean O'Connell Street famatua besterik ez genuen ikusi. Larunbatean eta igandean, berriz, toki asko ezagutzeko aukera izan genuen: Spyre-a, LePrechaun museoa, Guinness museoa, Trinity College, Ha'penny Bridge, St.Stephen's Garden, Georgiar Ateak...eta Temple Bar, noski! Dublin bisitatu aurretik, ez nuen pentsatu Guinness garagardoa gustatuko zitzaidala! 100% gomendatutako bisita. Ez dakit noiz baino egun batean berriro hiri hau bisitatutko dudalakoan ziur nago.

Post honeta, Dublinen argazki onenak erakutsiko dizkizuet. Argazkietan ikusiko dezuten bezala, Ingalaterrarekin zerikusia duten gauza asko aurki daitezke: arkitektura, janaria...horretaz gain, argazkilaritza ikastaroan ikasitako gauza gehienak praktikatzeko aukera izan nuen. Hona hemen argazkiak, zuen gustokoak izatea espero dut!

dublin1 dublin2 dublin3 dublin4 dublin5 dublin6 dublin7 dublin8 dublin9 dublin10 dublin11 dublin12 dublin13 dublin14 dublin15 dublin16 dublin17 dublin18 dublin19 dublin20 dublin21 dublin22 dublin23 dublin24 dublin25 dublin26 dublin27 dublin28 dublin29 dublin30 dublin31 dublin32 dublin33 dublin34 dublin35 dublin36 dublin37 dublin38

Zer iruditzen zaizkizue? Phoenix Park edo Dublinen Gaztelua ikusi ezin izan arren, primeran pasa genuen. Duela gutxi esaldi bat esan zidaten eta erabat ados nago: "Bidaiatzea ordaintzera behartzen zaituen gauza bakarra da baina aberatsen egiten zaituen bakarra ere". Esperientzia hauek zure pentsamoldea aldatzen du, gauza berriak aurkitzen dituzu, ikasten duzu, inspirazioa bilatzen duzu eta, garrantzitsuena...GOZATZEN DUZU! Betirako gordeko dituzun oroitzapenak dira.

Eta honenbestez, gaurko posta amaitu da. Hurrengo postaren gaia aurkeztuko dizuet: San Martzialak! :-) Hurrengora arte!