ERREPORTAIA HENDAIAN: ELENA & XUBAN



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zaudete? Hondarribiko jaiak pasatu, kantineren eskaerak egin ondoren...blog-era itzuli egin naiz! Horretaz gain, aste honetan Londresera bidaiatuko dut! Hiria gabonetako argiekin apainduta ikusteko, hainbat janari eta artesania postu bisitatzeko eta...milaka argazki ateratzeko aukera ezinhobea izango da! Bidaian zehar, bi gida bikainak izango ditut. Haiek, nire lehenengo bisitan ezin izan nituen tokiak ikusteko aukera izango dut. Itzultzerakoan, bidaiari buruzko post bat argitaratuko dut.

Post honetan, Elenari, Londresen izango dudan gidaetariko bat, eta bere lehengusuari Xuban eginiko erreportaia. Erresuma Batuko hiriburura joan aurretik, bien arteko oroimenezko argazki sorta bat nahi zuen. Beraz, Hendaiara joan ginen arratsalde eguzkitsu hura gozatzera. Hona hemen egun horretan eginiko argazkiak, zuen gustokoak izatea espero dut!

elenayxuban1 elenayxuban2 elenayxuban3 elenayxuban4 elenayxuban5 elenayxuban6 elenayxuban7 elenayxuban8 elenayxuban9 elenayxuban10

Zer iruditzen zaizkizue? Zuen gustokoak izatea espero dut eta, lehen esan dudan bezala, Londreseko bidaiari buruzko esperientziaz mintzatuko naiz hurrengo post-ean eta, azkenik, nire Facebook orrialdeko 500 like-ak ospatzeko, oparitxo bat egingo dizuet! Adi egon!

Laster arte!