FOTOTOURRA DONOSTIAN



Kaixo lagunok!!

Zer moduz aurtengo udara? Ni lanpetuta nabil nire lanpostu berria eta kantineren enkarguen ondorioz, baina esaten ohi dugun bezala: gustuko lekuan aldaparik ez!! Aurreko post-an kontatu egin nizuen bezala, iluntze argazkilaritzari buruzko ikastaroa egin nuen Donostian Ainara García argazkilariaren eskutik. Bere Instagram kontuari eta bere webguneari esker, "El mundo a través de un visor" izenekoa, hiri batzuetan egiten diren ikastaro hauek aurkitu nituen.

Argazkilaritza kurtso aurreratua egin nuen ezkeroztik, ikastaro gehiago egiteko irrikitan nago eta bere argazkiak asko gustatzen zaizkit. Toki ezberdinak bisitatzea eta ohituta gauden argazkia egin ordez, modu desberdineko bat sakatzea atsegin zait. Ikasteaz gain, zu bezala dagoen jendea ere ezagutzeko aukera duzu eta ikastaroa entretenigarria bihurtzen da. Boteprontoan, kurtsoaren amaiera garaia iritsi zen. Ondo ezagutzen duzun leku batean eta, era berean, argazkiak atera nahi baldin baduzu ikasitako gauza berriak praktikan jarriz, hauxe da zure ikastaroa.

Post honetan, arratsalde harrigarri horretan ateratako argazki onenak. Urrezko garaitik garai urdinera arte, argazki mordo bat egin genituen. Batez ere, iluntzeak.

| Urrezko garaia: Argazkia egiteko garaia iristen den momentuan, urre kolorea ikusten dugu edozein elementutan. Arkitekturan, elementu organikoetan...intentsitate handiko argiak ikusten ditugu.

| Garai urdina: Ilundu ostean, urdin kolore biziko zerua ikusten dugun momentua da. Ez da gaueko zeru beltza, iluntzearen zein zeru beltzaren artean aurkitu dezakegun momentua baizik.

Hona hemen, kurtso horretan egin nituen argazkiak.

fototour1 fototour2 fototour3 fototour4 fototour5 fototour6 fototour7 fototour8 fototour9 fototour10 fototour11 fototour12 fototour13 fototour14 avanzado15 fototour16 fototour17 fototour18 fototour19

Zer iruditzen zaizkizue? Zuen gustokoak izatea eta iluntzearen prozesua ulertzea espero dut. Esperientzia asko gozatu egin nuen eta hura errepikatzeko gogoz nago.

Laster arte!