IKASTEN



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zaudete? Ondo egotea espero dut! Gaurko postean berri bikain bat eman nahi dizuet! Izan ere, nire sare sozialetan ikusi duzuen bezala, argazkilaritza kurtso aurreratua egiteko aukera izan nuen atzo!! :-) Duela bi urte itxoiten neraman ikastaro hau egiteko asmoz, baina arrazoi batzuen ondorioz ez dut aukerarik izan hura egiteko. Argazkilaritza estudio gehienak argazkilaritzaren hastapen edota gai zehatz bati buruzko ikastaroak (ezkontzak, haurdunaldiak eta haurrak, moda...) besterik ez dute eskaintzen eta hura eskaintzen zutenak, berriz, ez zen nire lan-ordutegietara finkatzen. Orain oporretan nagoela, momentu bikaina aurkitu dut.

Facebook-en aurkitutako eskaintza da, sare sozial hau behin eta berriz miatzen nuen momentuetariko batean, hain zuzen. Hura aurkitzean, ikastaroak ematen zituen webgunea berrikustea erabaki nuen eta interesatuta nengoen ikastaroa eskaintzen zutela ikustean...EZ NUEN ZALANTZARIK IZAN! Encontré la oferta en Facebook, en una de las veces que lo ojeo y al ver ofrecían cursos decidí entrar en la web a investigar. En cuanto leí que impartían el curso en cuestión...NO LO DUDÉ NI UN SEGUNDO!Iván Pérez argazki estudioari idatzi nuen eta gure agendak adostu genituen. Ikastaroak igandetan egiten direnez eta igandero eta festa egunetan lan egiten dudanez, modu pertsonalizatua aukeratu nuen.

Iván Pérez eta Maria bere lankideak Usurbilen (Gipuzkoa) dute bere estudioa eta esperientzia aipagarria daukate eskontza argazkilaritzan Euskadin zehar. Argazkilaritza irakasle hasiberriak dira eta atzo egindako ikastaroaz gain, argazkilaritzaren hastapenaren, Lightroom programarekin egindako edizioarenaren eta ezkontza argazkilaritzaren workshoparen ikastaroak eskaintzen dituzte ere. Haiek egindako erreportai batzuk ikusteko aukera izan dut eta primerako lana egin dute, zerrenda horretan, nire ingeleseko ikaskide baten ezkontzari buruzko erreportaia dago. Hitzik gabe geratzen naiz: emozioak, argazkiari egindako tratu fina, pasioa...errealitatea!

Ikastaroari buruz, asko merezi zuen 5 orduko ikasketa handia izan zen. Nire agendan idatzita neramatzan zalantzan konpontzeko, beharrezko teoria ikasteko eta, garrantzitsuena, argazki asko egiteko astiria izan genuen: egunez zein gauez, eguzkiaren azken izpiak aprobetxatuz, abiadura moteleko moduan...probetxuzko arratsaldea izan zen atzokoa!

Hona hemen atzo arratsaldean egindako argazkiak.

avanzado1 avanzado2 avanzado3 avanzado4 avanzado5 avanzado6 avanzado7 avanzado8 avanzado9 avanzado10 avanzado11 avanzado12 avanzado13 avanzado14 avanzado15 avanzado16 avanzado17 avanzado18 avanzado19 avanzado20 avanzado21 avanzado22 avanzado23

Zer iruditzen zaizkizue? Zuen gustokoak izatea espero dut!! Amaitzeko, zuen argazkilari prestakuntzan jarraitu nahi duzutenoi ikastaro hau egitera animatzen zaituztet eta aholku bat eman nahi dizuet: argazkilaritza hastapen ikastarotik eta, berehala, ezkontza edo haurdunaldi argazkilaritza hastapen ikastarora pasa ordez, kurtso hau egin ezazue. Agian ez dago ezberdintasunik baina hura oso handia da eta aholku hau oso lagungarria izango da zuen etorkizunerako. Hain galduta ez sentitzeko lagungarria, hain zuzen, nire esperientziagatik esaten dizuet.

Hurrengora arte!