KANTINERA BATEN ZIRRARA



Kaixo guztioi!!

Zer moduz zaudete? Ondo egotea espero dut! Gaur bina berrikin nator. Alde batetik, duela bi aste web-diseinatzaile gisa hasi nintzen lan egiten Oiartzunen! Oso pozik nago aukera paregabe honekin eta, batez ere, nire ikasketei buruzko lanpostua delako. Bestetik, larunbatean egusenti argazkilaritzari buruzko Fototour bat egiteko aukera izan nuen Donostian. Ainara Garcia argazkilariaren eskutik, nire argazkilaritza hobetu egin nuen; bere lana asko gustatzen zait. Ekintza horri buruzko posta argitaratuko dut San Martzialak ondoren.

Eta bitartean...SAN MARTZIALAK! Aurreko urtean, 30ean lan egin behar izan nuen eta irrikitan nago aurtengoan. Beraz, milaka argazki egingo ditut eta gozatuko dut urte honetan! Aurrerapen bat aurkezten dizuet, aurreko urteko bideo-laburpen bat prestatu egin dut: irrifarrak, poza, konplizitatea...ZIRRARA. Hona hemen bideoa, zuen gustokoa izatea eta festak gozatzea espero dut.

GORA SAN MARTZIAL!