HAURDUNALDI ERREPORTAIA IRUNEN: LARA & JUANJO



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zaudete? Ondo egotea espero dut! Bolada ona pasatzen ari naiz profesionalki. Izan ere, hainbat proiektu interesgarri dauzkat martxan eta dena ondo dabil. Oso pozik nago! Oso onuragarria da jendeak zure lana jarraitzen duela ikustea eta hura positiboki baloratzea. Ikastaroak egiten jarraitzen ari naiz ere nire ezaupideak hobetzeko eta bidaiatzen inspirazio ideiak lortzeko. Nire lana maitatzen dut! Esan dudan bezala, bidaiatzen jarraitzen dut. Izan ere, Sevilla bisitatu egin nuen duela egun batzuk eta Parisera joango naiz ere bi aste barru. Beste post batean idatzi nuen bezala, arrozteko eta inspirazioa aurkitzeko modu onena bidaiatzea da: beste kultura bat ezagutu, ohitura berriak ezagutu, janari ezberdinak dastatu, eraikinen arkitektura inspiratu zaitzakezu hurrengo proiektuak egiteko... merezi du bizitza esperientzia hauek izatea.

Post honetan, Lara eta Juanjori egindako haurdunaldi erreportaia erakutsiko dizuet, mota honetako nire lehendabizikoa izan da. Hugo egun batzuk barru jaio egingo da, bere etxean elkartu ginen eta bertan egin nituen argazkiak. Hirurok gozatu genuen erreportai osoan, bikoteak argazki kameraz ahaztu egin ziren eta horri esker, argazki naturalak eta espontaneoak lortu nituen. Bikote baten momentu bereziak harrapatzea gustatzen zait: haurdunaldia betirako den oroitzapena da amak bere barrualdean bizitza berri bat sortzen ari dela sentitzen duelako, haurraren gurasoak bere jaiotzarako gauza guztiak prestatzen dituzte... momentu hauek kamerarekin harrapatzea merezi du. Hona hemen erreportai polit honen argazkirik onenak eta beraientzat diseinatutako kaxarena ere. Zuen gustokoa izatea espero dut!

larayjuanjo1 larayjuanjo2 larayjuanjo3 larayjuanjo4 larayjuanjo5 larayjuanjo6 larayjuanjo7 larayjuanjo8 larayjuanjo9 larayjuanjo10 larayjuanjo11 larayjuanjo12 larayjuanjo13 larayjuanjo14 larayjuanjo15 larayjuanjo16 larayjuanjo17 larayjuanjo18

Zer iruditu zaizue? Zuen gustokoak izatea espero dut! Mota honetako erreportai hau egiteko momenturik onena 30-38 haurdunaldi asteen artean da, triparen bolumenaren arabera erabakitzen da. Erreportaiak barnealde toki batean zein kanpoaldean egin daitezke.

Laster arte!