LOGOTIPOA ETA BESTE AUKERA BATZUK



Kaixo guztioi!

Zer moduz zabiltzate? Ondo egotea espero dut, izan ere abuztuan gaude! Denbora oso azkar pasatzen ari da. Gaurko posta diseinu grafikoa ikasten ari zaretenoi idatzita dago. Kalean gaudela edota webgune ezberdinak bisitatzen ditugunean, dendaren errotuluan edo poltsaren serigrafian josten ditugu begiak. Gure begiak logotipoan finkatzen ditugu.

Marrazketaren edo konposaketaren arabera deitzen diogu, gure inertziagatik (nik ere, onartu behar dut kar kar). Baina gai honetan sakontzean, 3 diseinu mota gehiago aurkitzen ditugu: Isotipoa, lehen komentatu dugun Logotipoa ere, Imagotipoa eta Isologoa. Diseinu grafikoko gradua ikasten hasi nintzenean, oso zaila egiten zitzaidan zein motatakoa zen marka-diseinu bakoitza. Urte batzuk geroago, bakoitzak bere zergatia duela konturatzen naiz eta zentzuzkoa da. Hona hemen diseinu mota bakoitzaren definizioa eta bakoitzaren adibideak:

| Isotipoa: Marka baten zati simbolikoa da. Ez dugu zertan testua gehitu hura ezagutzeko. Apple eta Nike marken diseinua bi adibide onak dira kasu honetan. Lehendabizikoan, sagarraren silueta besterik ez du behar izan ezagungarria izateko (lehenengo diseinuan izan ezik, argazkian ikusiko duzuen bezala). Bere diseinu sinple eta garbiaren bidez, enpresaren eboluzioa eta modernotasuna ikus dezakegu: bai diseinuan, bai bere produktuen salmentan. Nike marka, berriz, 1968garren urtean eta "Niké" garaipenaren jainko grekeraren oroimenez sortua izan zen. Phil Knight, logoaren diseinatzailea, mugimendua transmititzen duen diseinua nahi zuen eta, horretarako, jainkoaren hegaletan aurkitu zuen inspirazioa. Marka sortu zenetik, bere hegala mantendu du eta, gaur egun, testurik gabe ezagutzen dugu.

apple nike


| Logotipoa: Kasu honetan, logotipoa hitzaren emaitza da. Hauxe da logotipoaren egiazko definizioa, hura testuaren bidez ezagutzen dugunean. Logotipo guztiak aztertu beharko bagenitu, ez genuke inoiz amaituko eta hainat marka aukeratzen dute formula hau. 3 adibide erakutsiko dizkizuet: Canon, Coca-Cola eta Google. Canonena Apple markaren bertsioa dela esango genuke argazkilaritzan, 1934an diseinu xehe bat aurkeztu zuen, hurrengo urtean, gaur egun ezagutzen dugun logotipoa aurkeztu zuten eta, denboran zehar, hobetu egin da. Goro Yoshida eta Saburo Uchida Kwanon izenarekin sortu zuten enpresa 1930an, Bodhisattva jainko budistaren oroimenez eta inspirazio gisa hartutakoa bere logotipoaren diseinurako. Coca-Cola markaren diseinu vintage-a oso erakargarria egiten zaigu, baina bere lehendabiziko diseinua, askoz sinpleagoa zen. Lau urte igaro ziren sortu zenetik, 1890ean, logotipoaren frogak egiten hasi ziren; denboran zehar, xehetasunak gehitu eta aldatu egin dira, baina diseinu berbera mantendu egin du. Google-ek, berriz, kolore gorria, horia, urdina eta berdea mantendu egin ditu bere markaren diseinuan, baita bere serifazko tipografia ere. Baina azken urte honetan, sans-serif itxurazko bat aukeratu egin du. 1998garren urtean sortua, Google informazio bilatzailerik ezagunena bihurtu egin da munduan zehar.

canon coca-cola google

| Imagotipoa: Hona hemen lauetatik aukerarik praktikoena. Teknika honi esker, diseinuak marrazkiarekin eta testuarekin bananduta edo...elkarrekin ezagutu ditzakegu! Bi adibide emango dizkizuet: Puma eta Movistar. Alemaniar kirol-markaren kasuan, En el caso de la marca de deportes alemana, pumaren abbiaduran, indarrean eta bizkortasunean aurkitu zuten inspirazioa; diseinuak Puma enpresaren 4 arauak transmititzen ditu: grina, argitasuna, guregango konfidantza eta saiatua izatea. Kirol-marka 1948an sortu zenetik, animaliak oztopoak gainditzen zituen itxura aldatu eta gaur egun ezagutzen dugun diseinu garbia eta sinplea aurkezten digu. Eta Movistarrekin, aldiz, beti ezagutu dugu diseinu garbi eta futurista itxurarekin, "reflex blue" kolorea ahaztu gabe. Movistar markari asko kostatu zitzaion bere simboloa izatea 2004 urtera arte, Telefónica enpresarekin lotuta zegoelako, bere enpresa kudeatzailea eta honi esker sortutakoa 1995 urtean. "M" letra hartu eta itxura dinamikoagoa eta modernoagoa eman zitzaion gazteen arreta deitzeko.

puma movistar

| Isologoa: Imagotipoa aukerarik praktikoena dela komentatu dugu, Isologoa, berriz, bere antonimoa da: izan ere, logoa zein testua elkartuta daude eta ezin dira banandu. Hona hemen Burger King eta Lay's marken adibideak. Jatetxe katearen logoak "las mitades del pan" ("ogi erdibitua", gazteleraz) izengoitia 1990ko hamarkada iritsi arte. Haur-diseinuak aurkezten zituen 1999ra iritsi eta itxura askoz bisualagoa lortu arte. Testua hanburguesa baten itxura dauka eta kurba urdin batekin apainduta dago, xehetasun hauei esker, diseinua erakargarriagoa da bezeroentzako. Azkeneko adiskidea, Lay's marka. Testua gorriz margotuta egon dira beti eta, azkeneko diseinuetan, txip patata silueta bat ikusi dugu marrakiarekin lotuta. Hozkatuta ikusi dugu eta orain degradazio puntu bat eta itxura paregabea aurkezten du.

burgerking lays

Laburbilduz, denborarekin gure baldintzak berritu behar ditugu, bai enpresa bat kudeatzean eta merkatua aztertzean, bai itxura bisuala. Jendeari aurkezten dugun itxura guri buruz datza, gure lana, gure funtsa, gure aurkezpena da. Eta honenbestez bukatu da gaurko posta! Post luzea izan da baina zuen zalantzak konpondu izana espero dut.

Laster arte!