LONDRES



Kaixo lagunok!!

Zer moduz hasi egin dezute urtea? Nire urte hasiera proiektuz beteta iritsi egin da, bakoitza garaia iristerakoan kontatuko dizuet. Lehendabizikoa? Asteburu honetan Ezkontzen argazkilaritzari buruzko Masterclass-a egingo dut Artefoto Donostiren eskutik. Aurreko postetan idatzi nuen bezala, hilabete batzuk daramatzat argazkilaritza ikasten eta, egia esan, argazkilari gisa lan egitea gustatuko litzaidake. Diseinu grafikoa ikasten hasi nintzenetik duela urte batzuk, pixkanaka ikasi egin ditut xehetasun mordo bat eta, gaur egun, asko maite dudan zaletasun hau lanbide bilakatzeko irrikitan nago.

Sarrera txiki honen ondoren, gaurko post-aren gaia aurkeztuko dizuet: aurreko post-ean adierazi nizuen bezala, azaroan Londresera eginiko bidaiaz mintzatuko naiz. Hauxe izan da nire bigarren esperientzia Erresuma Batuko hiriburuan, aurrekoa aste santuan izan zen. Izan ere, azken bidai hau gehiago gozatu egin dut lehendabizikoan baino. Londres oso polita da baina Regents Street, Carnaby Street edota Oxford Street ikustea gabonetan xarmagarria da. Hyde Park-en urtero kokatuta dagoen Winter Wonderland gabon parkea ikusi nuen ere. Toki horiek bisitazeaz gain, Londreseko bista onenak gozatzeko eta erretratatzeko aukera izan nuen London Eye-tik zein Tate Modern museotik eta...hirian zehar galtzeko, bere kaleetan galtzeko aukera, bidaiaz gozatzea erlojurik zein mugikorrik gabe (bakarrikan jakiteko nola iritsi ahal gaitezke tokira, kar kar) dibertigarria da.

Londres hain kosmopolita izatea asko gustatzen zait. Hainbat momentutan ez dakizu non zaude edozein herrialdeko edo erlijioko jendea topo egiten duzulako, xehetasun hauek kulturan zein gastronomian oso aberasgarriak direla uste dut. Gastronomian deritzot hainbat motatako janari postu aurkitu daitezkelako hiri osoan: txinatarra, indiarra, begetarianoa edo beganoa, alemaniarra...hainbat lurraldetako munduko tokirik onena Londres da.

Londres bisitatzeaz gain, hainbat herri xarmagarriak bisitatu daitezke. Kasu honetan, Cambridge hiriari buruz mintzatuko naiz. Trenez 45 minutura iparraldera kokatuta dagoen hiri bat da. Bere erdigunea asko gustatu egin zitzaidan, hura College-etaz (Unibertsitateko eraikinak) beteta zegoen eta eguraldi zoragarria izan genuen argazkiak ateratzeko. Bertan, toki bakoitzeko historia kontatzen zidaten bi gidari paregabe izan nituen. Hiriburutik ateratzeko denbora izanez gero, Cambridge bisitatzea gomendatzen dizuet.

Argazkilaritzaz mintzatzean, Londres erretratatzeko momentu bat aukeratzekotan, Gabon garaia izango litzateke. Gabonetako argiekin apainduta ikustean, puntu asko lortzen ditu. Hona hemen Londresen egindako argazki sorta.

londres1 londres2 londres3 londres4 londres5 londres6 londres7 londres8 londres9 londres10 londres11 londres12 londres13 londres14 londres15 londres16 londres17 londres18 londres19 londres20 londres21 londres22 londres23 londres24 londres25 londres26 londres27 londres28 londres29 londres30 londres31 londres32 londres33 londres34 londres35 londres36 londres37 londres38 londres39 londres40 londres41 londres42 londres43 londres44 londres45 londres46 londres47 londres48 londres49 londres50 londres51 londres52 londres53 londres54 londres55 londres56 londres57 londres58 londres59 londres60 londres61 londres62 londres63 londres64 londres65 londres66 londres67 londres68 londres69 londres70 londres71 londres72 londres73 londres74 londres75 londres76 londres77

Zer iruditzen zaizkizue? Zuen gustokoak izatea espero dut! Londreseko nire lekurik gogokoena aukeratu behar izanez gero, Portobello izango litzateke dudarik gabe. Bertako kolorezko etxeak, janari zein artesaniazko merkatuak, marrazkiz betetako eraikinak...eguraldi kaskarra izan arren, toki horren koloreak eta giroa paregabeak dira.

Hurrengora arte!