MOMENTU EZINHOBEEN ZAIN



Kaixo guztioi!!

Zer moduz zaudete? Hasi aurretik, aurreko postaren atzerapenarengatik barkamena eskatu nahi dizuet. Izan ere, aurreko hilabetean ordenagailu gabe egon nintzen matxura baten ondorioz. Gauzak momentu okerrenean apurtzen dira beti, edozein momentu txarra da!! Baina ideia ona bada, inoiz ez da berandu hura egiteko.

Gaur post berezi batekin nator. Jakingo duzuten bezala, Ekainean gaude jada eta, txuria, gorria eta beltzaren definizioa da Irunen. San Martzialen definizioa hain zuzen!! Egun hauetan, lorez betetako eta Irungo ezkutuarekin apaindutako balkoiak ikusten ari gara, txilibitoekin jotzen den Alardearen musika entzuten...Alardea gozatzeko irrikitan gaude.

Artikulu hau irakurtzen ari zaretenoi eta ez dakizutenei zertan hitz egiten ari naizen, jaien historia azalduko dizuet: San Martzialak ospatzen dira Ekainak 30 egun handi gisa, frantsesen eta alemandarren kontra lortutako garaipena ospatzeko duela 500 urte San Martzial mendian. Azkenean, irundarrek azkarragoak eta ausartagoak izan ziren eta ekainaren 30eko gaua aprobetxatu zuten Aldabe mendia konkistatzeko, gaur egun, San Martzial mendia. Harrezkero, Alarde Tradizionala ospatzen da Ekainak 30 bakoitzean eta San Martzial mendira joaten da promesa berritzera. Hasteko, konpainia bakoitzeko entseguak ospatzen dira Irungo auzo bakoitzean bi aste geratzen direnean eguna iristeko. Ondoren, gaueko ekainaren 28an 19 Kantineren aurkezpena ospatzen da hirian eta, hurrengo egunean eta arratsaldean, Armen Ikuskapena. Ekitaldi horretan, Jeneralak eta Zaldieriako Konpaniak bere kantinerarekin Alardean parte hartzen duten 16 konpainiak bisitatzen dituzte (Danborrada eta Musika Bandako konpainiak izan ezik).

Kantinera izatearen sentimendua

Emakume irundar askorentzat, txikitatik zuten ametsa betetzea da, neska horiek Alardeaz gozatzen zuten familiarekin. Aurten, beste 19 emakumek beren ametsa bete eta Irungo kaleetatik desfilatuko dute. Bakoitzak bere abanikoarekin eta "Guapa!" oihuak entzunez egingo dute. Beraiek dira protagonistak, beraiek eta Alardea sentitzen dugunok ere.

Gaurko posta amaitzeko, azken San Martzialei buruzko eta argazkiekin egindako laburpena aurkeztu nahi dizuet. Goza dezazuela espero dut!

Eta horren bestez, amaitutzat ematen dut gaurko posta, hurrengo astean beste artikulu bat!!

Laster arte!