OROITZAPENEN BILA



Kaixo guztioi!!

Zer moduz zabiltzate aste honetan? Azken bolada honetan ezin izan dut bloga asko eguneratu lanpetuta egon naizelako. Lanean, proiekturen bat egiten (laster webgunean!) eta sendagilearenean egonagatik ez dut astirik izan.

Gaurko posta oso berezia da. Iraila gertu dago eta Hondarribiko jaiak iristear daudelaren seinale da! Hainbat argazki lortzeko eta alde batera eta bestera korrika joateko irrikitan nago. Gaur nire eskaeren entrega moduari eta honen diseinuaren zergatiari buruz mintzatuko naiz. Askotan entzun ohi duzue norbaiti "Buscando en el baúl de los recuerdos" abesti famatua, esaldi hau oso erabilgarria izan da niretzat kaxaren diseinurako. Kaxa hori altxor bat balitz bezala aurkezten dut, bertan, momentu ahaztezinak gordetzen dira: ezkontzei, haurdunaldiei eta familiari buruz edota hemen bezala, pertsona ezagun bat Kantinera gisa aukeratuta izan denean Irunen edo Hondarribian. Oroitzapen hauek betirako dira eta hauek behin eta berriz gogoratzea...hunkigarria da.

Normalean, bezeroak aukeratutako argazki bat hautatzen dut kaxaren gainean itsasteko, kolore puntu bat eta hunkigarria izateko. Barrualdean, berriz, pertsonaren izena eta data edo urtea eta konpainia idazten ditut. Lehendabiziko kaxak txuriz margotuak eman ditut baina, urte honetan, diseinu ezberdinak egitea erabaki dut, kaxak koloretsuagoak entregatzea hain zuzen. Kaxa marraduna, borobilezkoa, lorez apaindutakoa, bi koloretakoa...pertsona bakoitza apainketa desberdin batekin imaginatzen dut eta sentsazio hura asko gustatzen zait! Orain arte emandako kaxen argazki batzuk erakutsiko dizkizuet.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

Gustokoak izatea espero dut!! :-) Eta amaitzeko, 20 emakumeei zoriontzea gustatuko litzaidake Kantinera izatearen sentsazioa biziko dutelako. Goza ezazue momentua! Gora Ama Guadalupekoa!

Hurrengora arte!