PARIS



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zaudete? Ondo egotea espero dut! Abuztua amaitzen ari da jada eta Hondarribian bere festak laster hasiko direlaren seinale da! :-) Entseguak hasi egin dira eta, nire sare sozialak bisitatu ahal badituzue, hauen argazkiren bat erakusten dizuet. Momentu onenak iristear daude...ziur nago!! Emozio handiko momentu berezi hauen argazkiak egitea gogoko dut, Irungo zein Hondarribiko festetaz gain, parte hartu dudan ezkontza erreportaietan, haurdunaldikoetan...ere. Baita nire bidaietan ere! Izan ere, guarko post-a orain arte eginiko azken bidaiaz mintzatuko naiz.

Duela orain 5 hilabete, Parisen nengoen. Hiri hura, lehendabiziko momentutik liluratzen zaitu bere arkitektura, Eiffel Dorretik ikus daitezkeen bistak, Montmartre auzoa edota Garaipen Arkua (iluntzea bertatik ikusi nuen momentutik, nire lekurik gogokoena), bere hainbat kale-artisten postuak, bere kaleak... guzti horrengatik, laster itzuliko naizela ziur nago. Horretaz gain, DisneyLand parkea bisitatzeko aukera izan nuen ere. Bi lagunekin joan nintzen, hauetariko bat parkea bisitatu zuen jada txikitan. Beste laguna zein ni, berriz, edozein haur duen amets hura egi bihurtzeko gogoz geunden. Pertsonalki, nire ametsa bete egin zen Paris bisitatzean baina parkearen bisitarekin..bidai borobila izan zen :-)

Duela egun batzuk, lagun frantziar batek Paris munduko hiririk bisitatuena dela kontatu zidan, batez ere, Eiffel dorrea. Arrazoi zeukan! Frantziako hiriburura bidaiatu baino lehen, bertako argazki asko ikusi nituen: egun-argikoak, gauekoak, euri zaparrada baten ondoren eginikoak, elementu optikoak agertzen zirenak...beraz idei ezberdin batzuk nituen nire buruan eta modu horretan joan nintzen. Primeran egon zen! Egun ahaztezinak izan ziren nire lagunekin, idei berriak sortzeko aukera paregabeak, bisitatu genituen toki asko... horren guztiagatik, itzuliko naiz.

Orain, bidaiaren argazkirik onenak erakutsiko dizkizuet. Nire perspektiba :-) Voilà!

paris1 paris2 paris3 paris4 paris5 paris6 paris7 paris8 paris9 paris10 paris11 paris12 paris13 paris14 paris15 paris16 paris17 paris18 paris19 paris20 paris21 paris22 paris23 paris24 paris25 paris26 paris27 paris28 paris29 paris30 paris31 paris32 paris33 paris34 paris35 paris36 paris37 paris38 paris39 paris40 paris41 paris42 paris43 paris44 paris45 paris46 paris47 paris48 paris49 paris50 paris51 paris52 paris53 paris54 paris55 paris56 paris57 paris58 paris59 paris60 paris61 paris62 paris63 paris64 paris65 paris66 paris67 paris68 paris69 paris70 paris71 paris72 paris73 paris74 paris75 paris76 paris77 paris78 paris79 paris80 paris81 paris82 paris83 paris84 paris85 paris86 paris87 paris88 paris89 paris90 paris91 paris92 paris93 paris94 paris95 paris96 paris97 paris98 paris99 paris100 paris101 paris102

Zer iruditu egin zaizkizue? Zuen gustokoak izatea espero dut!! Nire lekurik gogokoenak aukeratu behar izango banu, Garaipen Arkua eta Montmartre auzoa aukeratuko nituzke dudarik gabe. Lehenengo monumentuarekin, Eiffel Dorrea, lehen begiratuan zirraragarria iruditu arren, bere teilatu lauetik iluntzea ikusi egin nuen eta harrigarria izan zen. Eta bigarrenaren kasuan, Place du Tertre-n dauden kale-artisten postuak asko gustatu egin zitzaizkidan, edozein lekutan kale-artea aurkitu daiteke; "Amelie" filma ikusi nuenetik, toki hura bisitatzeko irrikitan nengoen bertan filma egin zutelako. Amaitzeko, Macarons kaxa bat erosi nuen; oso goxoak dira eta ez det uste nekatuko naizen hauek dastatzeaz.

À bientôt!