SEVILLA



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zaudete? Ondo egotea espero dut! Azken hilabete honetan, oso lanpetuta egon naiz eta ezin izan dut blog-a eguneratu. Aste hauetan zehar, lan berriak erakutsiko dizkizuet. Agintzen dizuet! Gaurko post-ean, aldiz, duela bi hilabete Sevillara eginiko bidaiari buruz hitz egingo dizuet. Hura martxoan zehar eginiko lehenengo bidaia izan zen.

Zorionez, familia daukat bertan eta luxuzko gidariak izan nituen bidaian zehar. Nire ustez norbaitek baldin badauka familiarik edo lagunen bat bere etxetik urrun...zorte handia dauka! Izan ere, haiek lekuaren toki onenak erakutsiko dizkizue, jatetxe merkeak gomedatuko dizkizu, anekdotaren bat kontatuko dizu ere...aukera paregabe hau aprobetxatzea ideia bikaina da! Urrearen Dorrea, Pilatos Etxea, Lebrijako Kondesaren Jauregia, Van Gogh Aliveren erakusketa...bisitatu nituen. Baita Giralda ere! Katedrala bisitatzea eta dorrearen 36 aldapak igotzea hiriaren bistak gozatzeko merezi zuen. Ezin izan nuen Espainiako plaza ezta Real Alkazarra bisitatu itxita zeudelako. Sevillara itzultzeko beste arrazoi bat daukat gutxienez!

Hona hemen, bidaiaren argazkirik onenak. Ikusiko duzuten bezala, eguraldia hobera egin zuen pixkanaka; egun euritsuetatik egun eguzkitsuetara pasatu ginen. Zuen gustokoak izatea espero dut!

sevilla1 sevilla2 sevilla3 sevilla4 sevilla5 sevilla6 sevilla7 sevilla8 sevilla9 sevilla10 sevilla11 sevilla12 sevilla13 sevilla14 sevilla15 sevilla16 sevilla17 sevilla18 sevilla19 sevilla20 sevilla21 sevilla22 sevilla23 sevilla24 sevilla25 sevilla26 sevilla27 sevilla28 sevilla29 sevilla30 sevilla31 sevilla32 sevilla33 sevilla34 sevilla35 sevilla36 sevilla37 sevilla38 sevilla39 sevilla40 sevilla41 sevilla42 sevilla43 sevilla44 sevilla45 sevilla46 sevilla47 sevilla48 sevilla49 sevilla50 sevilla51 sevilla52 sevilla53 sevilla54 sevilla55 sevilla56 sevilla57 sevilla58 sevilla59 sevilla60 sevilla61 sevilla62

Zer iruditzen zaizkizue? Sevilla txikitan bi aldiz bisitatu nuen arren, ez nuen hiriburua ezagutzen. Bazen garaia! Asko gozatu nuen bidaiaz eta denbora gutxi itzuliko naizelakoan ziur nago.

Eta horrenbestez, gaurko post-a amaitu egin da. Hurrengora arte!