TXURIA



Kaixo guztioi!!

Zer moduz zaudete? Eguraldi kaskarra iritsi den arren, ondo egotea espero dut. Azken bolada honetan, oporretan eta lanpetuta egon naiz bai lantokian, bai kantineren eskaerak prestatzen. Izan ere, eskaera hauen argazki batzuk aurkeztu egin dizkizuet Facebook-en. Hain lanpetuta egoteak gauzak ondo egiten diren seinale da!

Gaurko posta sukaldatzeko zein kostaldean aurkitzen dugun elementu bati buruz da, elementu hori gatza da. Abuztuan, nire egun librea aprobetxatu nuen Añanako gatz Harana (Araba) bisitatzeko eta hainbat argazki egiteko nire reflex kamerarekin. Merezi zuen egun horretako beroa eta bidaia jasateak.

Nire familiarekin joan nintzen eta ibilbide osoa egitea erabaki genuen, hura gatzez beteta ikustea oso polita izan zen: lurra, egurrezko aterpeak, eskailerak...dena txuri zegoen. Udan egon arren, negu paisai bat zirudien, pixkat arraroa baina ederra zen. Bisitan zehar, salineroen historia, gatza lortzeko prozesua...azaldu ziguten eta gatza lore bat hartzeko aukera izan genuen. Bisita amaitzeko, gatzezko bainu bat hartu genuen gure hanketzat eta besoentzako. Oso gomendagarria zauriren bat badugu eta odolaren zirkulazioa hobetzeko.

Postaren hasieran, nire reflex kamera eraman nuen argazkiak ateratzeko. Nire zaletasunik gogokoena bidaiatzea da, toki berriak ezagutzea, oroitzapenerako momentuei argazkiak ateratzea hauek partekatzeko...polita da eta asko gozatzen dut. Argazkiak ateratzea eta, denborarekin, hauek berrikustea eta oroitzapenak gogoratzea oso berezia da eta momentu hauek berriro bizitzeko irrikitan zaude. Hona hemen egun horretan egin nuen erreportaia.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15

Zer iruditzen zaizkizue¿? Zuen gustokoak izatea espero dut!! :-) Amaitzeko, toki zoragarri hau bisitatzera, bainu hauek probatzera eta gatza flaskoren bat erostera animatzen dizuet. Edozein zapore aurkitu dezakezue: olibazkoa, piperbeltz beltzezkoa, ardo gorri erara, probentzial belar erara...eta kurryzkoa! Ez da txantxa, zapore sinestezinak aurkitu ditzakezue.

Hurrengora arte!