ERREPORTAI TEMATIKOA IRUNEN: YLENIA



Kaixo lagunok!!

Zer moduz zaudete? Udaz gozatzen egotea espero dut! Aurtengo San Martzialetako argazki guztiak editatu ditut jada eta hurrengo erreportaiak egiteko irrikitan nago...eta egindako proiektuak erakusteko ere :-) Jendeak zure proiektuak ikusten ditu eta zutaz fidatzen direla seinale bikaina dela uste dut. Pixkanaka, nire helburuak lortzen ari naiz.

Gaurko post-ean, Yleniari eginiko erreportaiaz mintzatuko naiz. Lehenengo bilera izan genuenean, Yleniak bere zaletasunekin erlazionatutako erreportai bat nahi zuela argi zeukan, hauetariko bat dantza da. Duela urte asko, sabel-dantzari buruzko ikastaroak egiten hasi zen eta asko gozatzen du hura praktikatzen. Ideia hura asko gustatu zitzaidan dantza mota honen arroparengatik: hauen kolore indarra, harribitxiak... erreportai oso interesgarri bat sor zitekelakoan nengoen. Horretaz gain, sabel-dantza zein flamenkoa fusionatzen zuten emanaldi bat zuen, Andalussí izenekoa. Beraz egun oso dibertigarria izango genuelakoaren ziur geunden!

Dibertigarria aukeratutako tokia eta sesioak direla eta. Irundik hurbil zegoen landaredi handia zegoen leku bat aukeratu genuen eta emanaldiaren musika pixka batekin hasi ginen, askoz naturalagoa iruditzen zait dantzari bati argazkiak egitea dantzatzen ari denean. Izan ere, poseak eskatzean, sesioa aspergarriagoa eta astunegia izan daiteke. Modeloak eroso sentitu behar da erreportaian zehar eta berak gai bat kontrolatzen duenari buruzko arauak eman ditu argazkilariari, kasu honetan. Pertsonak oso ezberdinak gara eta gure artean emandako gomendioei esker, proiektu bikain bat lortu genezake.

Belar gainean hasi eta uretan amaitu genuen sabel-dantzaz gozatu ondoren. Hona hemen, goiz horretan zehar eginiko argazkiak.

yleniaandalussi1 yleniaandalussi2 yleniaandalussi3 yleniaandalussi4 yleniaandalussi5 yleniaandalussi6 yleniaandalussi7 yleniaandalussi8 yleniaandalussi9 yleniaandalussi10 yleniaandalussi11 yleniaandalussi12 yleniaandalussi13 yleniaandalussi14 yleniaandalussi15 yleniaandalussi16 yleniaandalussi17 yleniaandalussi18 yleniaandalussi19 yleniaandalussi20 yleniaandalussi21 yleniaandalussi22 yleniaandalussi23 yleniaandalussi24 yleniaandalussi25 yleniaandalussi26 yleniaandalussi27 yleniaandalussi28 yleniaandalussi29 yleniaandalussi30 yleniaandalussi31 yleniaandalussi32 yleniaandalussi33 yleniaandalussi34 yleniaandalussi35 yleniaandalussi36 yleniaandalussi37 yleniaandalussi38 yleniaandalussi39 yleniaandalussi40 yleniaandalussi41 yleniaandalussi42 yleniaandalussi43 yleniaandalussi44 yleniaandalussi45 yleniaandalussi46 yleniaandalussi47 yleniaandalussi48 yleniaandalussi49 yleniaandalussi50 yleniaandalussi51 yleniaandalussi52 yleniaandalussi53 yleniaandalussi54 yleniaandalussi55 yleniaandalussi56 yleniaandalussi57 yleniaandalussi58 yleniaandalussi59

Zer iruditzen zaizkizue? Zuen gustokoak izatea espero dut!! Ez da beharrezkoa ezkontzea edota haur bat izatea oroitzapen bikain bat izateko. Primeran pasatzeko gogoekin nahikoa da eta, gogoen duzun zaletasuna eginez gero, hobe. ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK YLENIA!

Hurrengora arte!