ZURE LANAREN BALIOA



Kaixo guztioi!!

Zer moduz urte berriaren hasiera? Dena ondo joatea eta zuen desioak bete ditzazutela espero dut. Azken hilabete honetan gauza asko egin behar izan ditut; horren ondorioz, ezin izan dut postik aurkeztu blogera :-( Bata dela eta bestea dela ez dut denborarik izan idazteko. Arrazoi batzuk egon dira, hona hemen hauetariko bat: hilabete honetan Dublinera noa!! Oporrak izango ditut eta 2 lagun eta ni Irlandako hiriburua bisitatzeko aukera aprobetxatuko dugu eta bidaia antolatu behar genuen. Gainera, nire bidaiari buruzko post bat argitaratzeko intentzioa daukat.

Gaurko gaia diseinatzaileok, argazkilariok, margolariok...artistak orokorrean aurre egin behar dugun momentu bati buruz da. Profesional gisa lan egiten hasten garenean, beldur dugun eta askotan galdetzen diguten galdera, hain zuzen. Hauxe da galdera: zein da gure lanaren balioa? Kasu hauetan, gure zerbitzuak eta proiektuak doan aurkezten ditugu jendeak gu ezagutzeko edota diru kopuru txiki bat eskatzen dugu. Jendeak gure lanari buruz hitz egiteak oso garrantzitsua da; izan ere, gure aurrerapen profesionala egintza horri esker da.

Nire kasuan, San Martzial festei buruzko argazkiak egiten hasi nintzen. Nire lehendabiziko erreportaia zen eta teleobjektibo bat oparitu zidaten duela denbora gutxi, oso motibatuta nengoen!! Egiten nituen argazkiak aurkezten nituen sare sozialetan eta jendeak idazten zidaten hauek eskatzeko, argazki horiek doan ematea erabaki nuen. Lehen azaldu dudan bezala, nire lehendabiziko urtea zen eta maila horretako jarrera ez nuen ezertarako espero. Nire lanak pixkanaka aurkeztu nahi nuen, sare sozialen bidez, lehenengo urtea oso garrantzitsua da zure izena eta lana aurkeztu behar duzulako eta gero, urtero, lan-maila hura mantendu eta hobetu: zure lanarengatik kobratuz, zure proiektuen edo argazkien kalitatea hobetuz, entregatze modua...eboluzio on bat izatea ezinbestekoa da.

Zergatik ari naiz guzti hau kontatzen? Duela bi hilabete, zure lanaren prezio egokia aukeratzeko webgune bat aurkitu nuelako. Freelance Kalkulagailua du izena eta Laura López sortua izan da. Webgune honi buruz hitz egin zidan lagun batek eta hura probatzera animatu nintzen.

Nola erabiltzen da?

Hasteko, astean lan egingo dituzun egunak eta orduak jartzen dituzu. Gero, opor egunak, gaixotasun egun faltak, langile autonomoen gastuak, zerbitzuak, lokala...eta gehiketa honi esker, zure lanorduaren balioa emango dizu. Margoketa eskolara joaten naiz egunekin, argazkien edizioarekin eta diseinuekin probatu egin dut eta idei bat izateko oso baliagarria da.

Laburbilduz, proiektu baten prezioa ipintzeko arazoren bat izanez gero, tresna mota hauek oso lagungarriak izango dira. Bere webgunera sartu edota bere app-a deskargatu dezakegu gure mugikorrera edo tablet batera.

lanarenbalioa1 lanarenbalioa2

Zuen gustokoa izatea espero dut eta tresna hau probatzera animatzen dizuet.

Hurrengora arte!