"EMPLEGUA, GAZTERIA ETA ANIZTASUN FUNTZIONALA"-ri BURUZKO TXOSTENA

HELBURUA: EGK elkarteak antolatutako "Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala" txostenaren diseinua eta maketazioa.

URTEA: 2017.

BALIOAK: Baikortasuna, aniztasuna eta dotoretasuna.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) sortzaile gazteei eta guztiei laguntzeko eta haiek lan munduan sartu ahal izateko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtero.

Kasu honetan, "Emplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala" izeneko ekitaldiari buruzko txostena diseinatzeaz eta maketatzeaz arduratu egin naiz. Hura Euskaraz eta Gazteleraz egin dut. Diseinurako, kolore berdea da nagusi; hura itxaropenaren kolorea baita, lan munduan sartzeko eta arrakasta izateko itxaropenarekin. Diseinu osoan, ezaugarri ezberdinetako pertsonen ilustrazioak gehitu egin ditut: erlijio, aniztasun eta arraza ezberdinetakoak, hain zuzen. Azkenik, saila bakoitza gris koloreko eta beltzez idatzitako izenburua daraman orrialde batekin bananduta dago.

Gizarteari, hainbat oztopo eta ezbehar aurkitu arren, beraiek asko balio dutela erakustea da txosten honen helburua.

egk1
egk2
egk3
egk4