Nuria Córdoba, Diseinatzaile Grafikoa, Web Garatzailea eta Argazkilaria

sobremi

Sormena, konstantzia, ikasteko eta lan egiteko irrika... Diseinu eta produkzio editorialean teknikaria naiz Donostiako Ceinpro diseinu eskolaren eskutik.

1992ko urriaren 10ean jaio nintzen Irunen (Gipuzkoa), egunsentian. Bizkaia, Caceres eta Palentziako jatorria duen familia batetik nator. Ekainean, Web Diseinu eta Multimediari buruzko Masterra amaitu nuen Donostian, Diseinu eta Produkzio Editorialezko ikasketak egin nituen toki berean; ikasketen amaieran, martxotik eta maiatzera, Fringomania Showroom S.L.U modako banatzailean eman nuen nire praktiketako aroa, Leonce dendetako erakunde nagusian. Masterra amaitu ostean, praktikak egin nituen Donostiako Bi Tanta diseinu enpresan (Maramara* Taldea).

Anbizio handia duen neska umiltzat dut neure burua. Neska nekaezina naizela onartzen dut, ez dudalako amore ematen nire helburua lortu arte, asmatu zein ez asmatu, gutxienez saiatu naizelako sentsazioarekin geratzen naiz . Izan ere, bizitzak egunez egun nere burua hobetzen irakatsi nau, nire bokazioa kasualitatez aurkitu nuen eta bizitzak oztopoak jartzen zizkidan eten gabe..., baina ilusioarekin eta umiltasunarekin edozein gauza lortu daiteke. Nire bizitzan garai hura pasa izan ez banu, segur aski beste gauza bat ikasten egongo nintzateke.

Nire lanean kolore puntu bat duten diseinu dotoreak eta desafioak gogoko ditut . Oinarri zuri baten gainean dagoen diseinua nahiago ditut oinarri beltz baten gainekoak baino, eta proiektuari bizia ematen dion kolore puntua ez dadila falta. Argazkilaritza biziki maite dut, batez ere, mundu honek eskaintzen duen ideia ugaritasunarengatik. Artea ere gogoko dut, 14 urte daramatzat margoketa eskolara joaten . Eta diseinu grafikoarekiko grina handia dut, gauza berriak sortzeko aukera paregabea deritzot , batez ere bururatzen zaizkidan ideia eroak.

Hauxe da nire webgune berria eta espero dut honen edukiaz goza dezazuela!!


ZER EGITEN DUT?

disenografico

DISEINU GRAFIKOA


·Diseinu Editoriala·

·Publizitate Grafikoa·

·Identitate Korporatiboa·

·Packaging·

disenoweb

WEB GARAPENA


·Web Diseinua/Maketazioa·

·Responsive Web Design·

·HTML5-CSS3·

·Eduki Kudeaketa (WordPress, Joomla)·

imagen

IRUDIA


·Argazkilaritza semiprofesionala·

·Bideo produkzio/edizioa·

marketing

MARKETING DIGITALA


·SEO posizionamendua·

·Funtzionaltasuna eta Erabilgarritasuna·

·Social Media·

·Community Management·