"VAGON DE LOS PACHECO" OROIGARRIAREN DISEINUA

HELBURUA: Oroigarriaren diseinua.

URTEA: 2017.

BALIOAK: Dotoretasuna, tradizioa eta sinbolismoa.

Duela bi hilabete, "IV. Estación Vagón de los Pacheco" (Pacheco familiaren bagoiaren 4. Geltokia, gazteleraz) ekitaldia ospatu egin zen eta honen oroigarriaren diseinua egin nuen. Honen helburua familia kideen arteko harremanak sendotzea eta hobetzea da, ez dugulako zertan itxaron behar ezkontza, jaurnartza edota batailo bat izateko famili osoa elkartzeko.

Horren ondorioz, ekitaldiaren eguneko menu duen oroigarri hau sortu egin zen. Portada antzinako bat-bateko argazkien formatu gisa diseinatu da. Bertan, Extremaduran jaiotako Pacheco abizena zuten bikotea agertzen da, haiei esker egiten da ospakizun hau; testuaren tipografia, berriz, eskuz idatzita dagoen bat aukeratu egin dut. Kontraportadan, aldiz, ekitaldia ospatu egin den toki guztien "geltokiak" agertzen dira, Pacheco abizena daramaten pertsonen bizilekuak, hain zuzen. Amaitzeko, oroigarriaren barrualdean, serifa gabeko tipografia batekin idatzita dagoen menua ipini egin dut. Hura zein orrialdeko ertza eta trenaren ilustrazioa beltzez daude.

vagonpacheco1
vagonpacheco2
vagonpacheco3